Ekitaldiak
Calendar of Ekitaldiak
|
astelehena
|
asteartea
|
asteazkena
|
osteguna
|
ostirala
|
larunbata
|
igandea
|
|---|---|---|---|---|---|---|
1 ekitaldia, |
0 ekitaldiak,
|
2 ekitaldiak,
Xehetasunak aurrerago argitaratuko dira
Trebeska Dantza Taldearen ensaioekin hasi gara! Taldearen parte izan nahi baduzu ate ireki batzuk prestatu ditugu. Irailaren 30ean eta urriaren 7an izango dira 19:30etan Blas de Otero Plazako Lokalean. Animatu! Ikastaroetako informazioa ikusi |
0 ekitaldiak,
|
0 ekitaldiak,
|
1 ekitaldia,
Datorren urriaren 3an Kontsumo Arduratsuaren Azokaren II. edizioa ospatuko dugu Plazaundin, Egian, SETEM Hego Haizeak eta Teila Fabrikak antolatuta. Izen emateko esteka: Kontsumo arduratsuaren azokaren II. edizioa | II. edición de la Azoka de Consumo Responsable Ideia erraza da: etxean ditugun, erabiltzen ez ditugun baina oraindik egoera onean dauden arropa eta objektuei bigarren bizitza bat… |
0 ekitaldiak,
|
1 ekitaldia, |
2 ekitaldiak,
-
Gaurkoan Ludografia proiektu propioa aurkeztera nator. Mugimendua eta idazketa tailerra aurrera eramango det Egiako Txondorra lokalean. Urriaren 6ean ate irekiak egingo ditut, alderantzizko takila (borondatea) izango da. Abesti bakoitzean mugitu (norbera bere gogo eta gustoko duenaren arabera) eta ondoren abesti eta mugimenduak iradokitu dizuena idatziko degu laburki. Saioaren amaieran idazki kooperatibo bat egingo degu. Ahaldunduko…
Sormenetik, talde dinamikatik, probatzetik, estimulu bereziak mahai gainean jarriz lantzen dugu argazkilaritza eta sormena JOLASARTEA lantegian. Erronketan oinarritutako ikastaro honetan, zure lana jarriko dugu erdigunean, eta hura elikatuz eta zalantzak partekatuz aurrera egingo dugu. Ikastaroa Txondorra elkartean garatuko da, urriaren 6an hasita (13an, bigarren talde bat aterako balitz), astearetan. Hilean bi saio izango dira. Zure… |
2 ekitaldiak,
-
Zeinu hizkuntzaren jendarteratzean urrats garrantzitsua emango dute Euskal gorrak eta Gipuzkoako gorren elkarteak "Gure zeinuak" ekimena aurkeztuz. Zapotxin pailazoak berak ekoitzia eta Egia zeinuka elkarteko lagunen partaidetzarekin, urriak 7an aurkeztuko dute ekimena Egiako Teila Fabrika elkargunean. Zatoz eta egin zure "Gure zeinuak".
Trebeska Dantza Taldearen ensaioekin hasi gara! Taldearen parte izan nahi baduzu ate ireki batzuk prestatu ditugu. Irailaren 30ean eta urriaren 7an izango dira 19:30etan Blas de Otero Plazako Lokalean. Animatu! Ikastaroetako informazioa ikusi |
1 ekitaldia,
Behin betiko dinamikaren barruan, ostegun honetan elkarretaratzea egingo dugu Tabakaleran. Aurrerantzean, gogoan izan, hilabetero 2. ostegunean elkartuko garela Tabakaleran 20:00ean. |
1 ekitaldia,
-
Egiako familia bat etxegabetzeko arriskuan dago, urriaren 19rako ezarri dute data. Egoera honen aurrean auzo-asanblada deitu dugu Saretxe Etxebizitza Sindikatuak egoeraren berri eman eta hurrengo pausuak zehazteko. |
1 ekitaldia,
-
Saretuz-etik Gladys Enean antolatu ditugun BURUJABE CHA CHA CHA! TOPAKETARA gonbidatu nahi zaituztegu, bertan ELIKADURA, ZAINTZA eta ENERGIA burujabetza erdigunean kokatzen dituzten esperientziak ezagutuko ditugu mahai inguru baten bueltan eta gainera, tailer praktikoetan parte hartzeko aukera izango dugu; sukaldaritza familian eta yoga/estirmaendu tailerra. Animatu eta parte hartu!!!
Doan
|
1 ekitaldia,
EUSKAL HERRIKO ERDIGUNEA Datorren urriaren 11n, igandea, Euskal Herriko erdigunera mendi-martxa egingo da. Mendizaletasunaz gozatzeko eta lurralde guztietako mendizaleen arteko loturak sendotzeko hitzordua izango da beste behin. Helmuga Olibesarioko Saroia izango da, Nafarroako Andimendian, Lezitza menditik eta San Donato baselizatik gertu. Félix Isasa ingeniariak hantxe kokatu zuen Euskal Herriko erdigune geografikoa, barizentroaren…
10€ – 15€
|
1 ekitaldia, |
0 ekitaldiak,
|
2 ekitaldiak,
-
Urriaren 14an, asteazkena, 19:00etan, Zineforuma Egiako Kulturetxean: BLUE VELVET (Terciopelo Azul), David Lynch, AEB, 1986. Itxuraz lasaia den Amerikako herri batean, Jeffrey gazteak belarri moztu bat aurkitzen du belardian. Aurkikuntza horrek mundu ilun eta kezkagarri batera eramango du, non indarkeriak, desira ezkutuek eta itxurazko normaltasunaren azpian gordetako krudelkeriak topo egiten duten. David Lynchek misteriozko istorio…
-
Hizlariak: Vanessa Pérez, Carlos Terán eta Juan Lenzo Venezuelako Unión Comunerako ordezkariak izango dira "Elkartasun keinua Venezuelari" elkarteak gonbidatuta. Komuna bidezko antolaketaz eta herrien burujabetzaz ariko dira Venezuelako ordezkariak. |
0 ekitaldiak,
|
0 ekitaldiak,
|
2 ekitaldiak,
-
Arnasa gure baitan dago, baina arretarik eskaintzen diogu? Hartu zure buruarentzako tartea. Lau orduz gidatuta bidaia sakona egingo dugu. Lehen saioa urriaren 17an egingo dugu. Hurrengoa, otsailaren 27an izango da. Informazio gehiagorako idatzi @arnasketaeskola Instagram kontura edota komunikazioa@teilafabrika.eus helbidera.
-
Aurten 95 urte bete dira Ategorrietako sarraskia gertatu zenetik. 1931ko maiatzaren 27an Guardia Zibilak arrantzaleen manifestazio baten aurka tiro egin zuen gutxienez zazpi pertsona hilez. Ategorrietakoa XX mendean Euskal Herrian gerra testuinguru batetik kanpo gertatu den langileen aurkako sarraskirik handiena da. Hala ere, gaur egun inor gutxik oroitzen du gertatutakoa. Izan ere, ezagutzen baino ezin da… |
0 ekitaldiak,
|
1 ekitaldia, |
3 ekitaldiak,
-
Porrontxo Jaietako kamiseten bigarren banaketa egingo da urriaren 20an asteartea, 17:00etatik 20:00etara Teila Fabrikan. Gogoratu zure eskari zenbakia eramatea. Oraindik kamiseten azken ale batzuk salgai daude dendan, kamiseta hauek ere bertan egongo dira salgai jasoketa bitartean eta lehenago webgunean erosiz gero arratsalde horretan jaso ahalko dira baita ere.
-
EHGAM mugimenduaren eskutik, heldu da aurtengo IRAQUEERLE TALDEA. Bosgarren urtez, hilean behin batuko dira iraqueerleak Teila Fabrikan. Etortzeko asmoa baduzu, iraqueerle.ehgam@ni.eus helbidera idatz dezakezu. Dena dela, idatzi gabe ere etor zaitezke saio solteetara, liburua osorik irakurri gabe ere... Ateak zabalik dituzu gogoz bazaude! Izan ere, gustura hartzen ditugu kide berriak. DATAK: Urriak 20, MOIO ;…
-
Iraqueerle irakurketa-klubaren baitan, saioa antolatu du EHGAM elkarteak. Oraingoan, Kattalin Miner idazlea izango dugu gurekin solasaldian, bere "Moio" liburua ardatz hartuta. Etorri eta parte hartu LGTBIQ+ literatura, memoria eta hausnarketa uztartzen dituen solasaldi interesgarri honetan. Guztiok zaudete gonbidatuta! |
2 ekitaldiak,
-
‼️Emakume batek bere buruaz beste egin du Angelun, bortxaketa bat salatu eta gero. Hau ere erailketa matxista da! Aurten bost erailketa, eta hilketa saiakera bat izan dira dagoeneko. Aski da! Nazkatuta gaude! *ELKARRETARATZEA* *Donostia* 🗓️ Urriak 21, asteazkena 📍Plaza Haundi (Egia, Luis Martin Santos pl.) ⏰ 18:00 - - - - ‼️Una joven se ha…
-
Greba orokorrari buruzko bilera informatiboa deitu dugu Saretxe Etxebizitza Sindikatutik |
1 ekitaldia, |
2 ekitaldiak,
-
🔵 AZAROAK 11 GREBA OROKORRA 🔵 Espekulatzaileen espropiazioa, espekulazioaren debekua eta etxebizitza langileriaren beharren arabera antolatzeko aldarriak kalera aterako ditugu. Hori prestatzeko asanbladak antolatu ditugu, gerturatu zaitez! 📅Urriak 23 🕚18:30 📍Amara|Antiguo|Egia |
2 ekitaldiak,
-
Larunbat honetan, urriak 24, 19:30ean Egiako Garagardo Ferian joko degu. 📸 Richard Wu |
2 ekitaldiak,
Kaixo, Aurreko batean azaldu genizuen bezala, Aitzarteri egokitu zaio 2026ko Finalistaren eguna antolatzea. Jarduera hori aurrera ateratzeko ezinbestekoa da gure bazkideen laguntzarekin kontatzea. Prest zaudetenak, mesedez, jarraian atxikitu dugun galdetegia bete . (Aurretik izena eman duzuenak ere, mesedez, bete galdetegia) GALDETEGIA Finalistaren Egunaren prestaketarako bilera, urriaren 23an, arratsaldeko 19:00tan izango… |
1 ekitaldia, |
1 ekitaldia,
-
Auzoko hainbat eragilek deituta, eta gainerako eragile zein auzotarrei irekita, azaroaren 11ko GREBA OROKORRA auzoan sustatu eta antolatzeko batzorde eragilea eratuko dugu. Azaroaren 11n, Hego Euskal Herrian, etxebizitza-larrialdia salatzeko eta etxebizitza guztion eskubidea dela aldarrikatzeko deitutako greba orokorra auzoz auzo antolatu nahi dugu. Urriaren 27an, asteartean, 18:30ean, Egia Bizirikek Atotxan duen lokalean. Auzoko eragile eta… |
1 ekitaldia,
-
Hilabete honetan Mohammed El-Kurd idazlearen Rifqa liburuari buruz arituko gara, Eider Beobide egiatarrak itzulita. Itzultzailea bertan egongo da. Liburua eskuragarri dago Donostia Kulturako liburutegietan. |
0 ekitaldiak,
|
0 ekitaldiak,
|
0 ekitaldiak,
|