
Kontsumo Arduratsuaren Azoka
urriak 3, 2026 / 16:00 - 19:00
WEB: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfroxvSxaechFFz9FktoIYZdM1-AdNodAPh4MLrqT_5gIJAkw/viewform
KOKAPENA
Datorren urriaren 3an Kontsumo Arduratsuaren Azokaren II. edizioa ospatuko dugu Plazaundin, Egian, SETEM Hego Haizeak eta Teila Fabrikak antolatuta.
Izen emateko esteka: Kontsumo arduratsuaren azokaren II. edizioa | II. edición de la Azoka de Consumo Responsable
Ideia erraza da: etxean ditugun, erabiltzen ez ditugun baina oraindik egoera onean dauden arropa eta objektuei bigarren bizitza bat ematea, plazako postuan jarrita.
Ia denetarik ekar dezakezu: arropa, osagarriak, altzari txikiak eta etxerako objektuak, artisautza, koadroak, dekorazioa, liburuak eta egoera onean dagoen eta bigarren bizitza bat izan dezakeen beste edozein gauza.
Azoka 12:00etatik 18:00etara egongo da zabalik, eta bi modutara parte har dezakezu: paseatzera, begiratzera eta erostera etorrita edo zure postua jarrita. Postua jartzea guztiz doakoa da.
Postua jarri nahi baduzu, bete formularioa. Horrela, mahaietan leku bat gorde ahal izango dizugu eta azoka parte-hartzaile kopuruaren arabera antolatu ahal izango dugu.
Era berean, hurrengo edizioen eta antzeko jardueren berri jaso nahi duzun adierazi ahal izango diguzu.
Data: urriaren 3a
Ordutegia: 12:00 – 18:00
Lekua: Plazaundi, Egia
Antolatzaileak: SETEM Hego Haizea eta Teila Fabrika
Plazaundin ikusiko dugu elkar!
—————————————————-
El próximo 3 de octubre celebramos la II. edición de la Azoka de Consumo Responsable, organizada por SETEM Hego Haizea y Teila Fabrika en Plazaundi, Egia.
La idea es sencilla: dar una segunda vida a esas prendas y objetos que tenemos en casa, ya no utilizamos y siguen estando en buen estado, acercándolos al barrio para que otras personas puedan aprovecharlos.
Puedes traer prácticamente de todo: ropa, complementos, pequeños muebles y objetos para el hogar, artesanías, cuadros, decoración, libros y cualquier otra cosa que esté en buenas condiciones y pueda tener una segunda vida.
El mercadillo estará abierto de 12:00 a 18:00 y puedes participar de dos formas: venir simplemente a pasear, mirar y comprar o montar tu propio puesto. Poner un puesto es totalmente gratuito.
Si quieres montar un puesto, indícalo en este formulario. Así podremos reservarte un espacio en las mesas y organizar la feria en función del número de personas participantes.
También podrás indicarnos si quieres que te avisemos de próximas ediciones y actividades similares.
Fecha: 3 de octubre
Horario: 12:00 – 18:00
Lugar: Plazaundi, Egia
Organizan: SETEM Hego Haizea y Teila Fabrika
Rellena las siguientes preguntas para ayudarnos a organizar la jornada. Izen emateko esteka: https://forms.gle/rhZpyik1x3vboTgX7
¡Nos vemos en Plazaundi!
Argitalpena: irailak 21, 2026 - 13:05
Teila Fabrika
Proiektuen elkargunea eta babeslekua gara. Balore eraldatzaileetan garatzen diren ekintzaile, elkarte, enpresa txiki zein kooperatiben teilatupea. Elkar babestuz, komunitatean egiten dugu aurrera, gizarte ekimen eta herri mugimenduarekin bat. Elkarlana, ekonomia soziala eta kultura ditugu ardatz. Saretu gaitezen eraldatzeko!