zer dira "Gora" guneak?

Webguneen webgunea

Gora Egia!-ren egitasmo honen helburua webgunerik gabeko eragileei gune bat eskeintzea da. Webgune bat garatu eta mantendu beharra lan handia da eta auzoko eragile askorentzat ez du merezi halako saltsetan sartzea.

Gora Egia!-n egindako argitalpenak + eduki estatikoak

Gure proposamena Gora Egia!-ren azpiegitura eta eragileen argitalpenak baliatzea da, honela mantenua ez litzateke lan gehigarri bat inorentzat eta egunerokoan bertan egindako argitalpenek elikatuko lukete gunea. Hauetaz gain bestelako eduki estatikoak bilduko lituzke gune pertsonalizatu honek. Adibidez Zure Ahotsa eta Agendan argitaratutakoak gune horretan ere agertuko lirateke, eragilearen menu pertsonalizatu batekin. Eduki estatikoak ia inoiz berritzen ez diren orrialdeak lirateke; Nor gara, ekimenen azalpena, kontaktua eta beharren araberako orrialdeak...

Doako zerbitzua

Kasuan kasu aztertuko da baina printzipioz ez da diruz ordaindutako zerbitzu bat izango, elkarri laguntzeko akordio bat litzateke oinarria. Gainera “zureizena.goraegia.eus” azpidomeinuak sortu daitezke.

Interesatuak dauden eragileak gurekin harremanetan jarri zaitezkete Kontaktua atalean.

 

Hobe ulertzeko Porrontxo Jaien gunea ikusi!