2022-Gora-Egia-web-marka

Webgune honen helburua Donostiako Egia auzoko herri mugimenduari eta auzokideei komunikazio tresna bat ematea da, auzotik auzoarentzat sortua.

Auzoko plaza birtuala izateko helburua duen egitasmo honek eragile eta norbanakoen ahotsa sarean zabaltzeko lagungarri izan nahi du.

Auzokideek zuzenean albisteak igotzeko prestatuta dago web gunea, deialdiak, artikuluak eta iragarkiak igo daitezke eta guk zabalpena egingo genuke.

Auzoko egitasmo guztiak teilatu beraren azpian topatu ahal izateak denen ezagutzea erreztuko duela uste dugu.

Atal nagusiak;

Agendan auzoko eragileen deialdiak biltzea lehenesten dugu, baina Donostiako eta Euskal Herriko deialdi esanguratsuak biltzea ere interesgarria deritzogu. Espero dugu oreka mantendu ahal izatea, auzoari lehentasuna emanez. Ekitaldia bidali

Zure ahotsa atalean eragile eta norbanakoen albiste, balorazio eta iritzi artikuluak biltzea da asmoa. Auzoarekin zerikusia duten gaiak izan behar dute. Ahotsa bidali

Zerbait oparitu, trukatu, saldu edo alokatu nahi al duzu? Etxea eskaini nahi duzu edo bila zaude? Modu ez profesionalean zerbitzu bat eskaini nahi al duzu? Iragarki Taula kortxo erraldoi gisa egiatarron eskura jarri dugu. Bertan ere iragarkiak bidali ostean aldaketak egiteko aukera izango dugu. Iragarkia bidali

Azkenik sare sozialetan Egiari buruz idazten dena bildu asmoz, #egiauzoa traola erabiltzea proposatzen dugu, #egia traolarekin oroimena eta justiziari buruzko gaiak jorratzen direlako eta nahasgarria litzatekeelako hori erabiltzea.

“Gora Egia!” bolondres lanari eta Egia Bizirik bizilagun elkartearen babes ekonomikoari esker mantentzen da.

Espazio hau guztion artean elikatu eta hobetzea espero dugu, animatu, parte hartu eta zabaldu!