
EUSKAL HERRIKO ERDIGUNEA
Datorren urriaren 11n, igandea, Euskal Herriko erdigunera mendi-martxa egingo da. Mendizaletasunaz gozatzeko eta lurralde guztietako mendizaleen arteko loturak sendotzeko hitzordua izango da beste behin.
Helmuga Olibesarioko Saroia izango da, Nafarroako Andimendian, Lezitza menditik eta San Donato baselizatik gertu. Félix Isasa ingeniariak hantxe kokatu zuen Euskal Herriko erdigune geografikoa, barizentroaren kontzeptuan oinarritutako kalkuluaren bidez. 1.266 metroko altueran dagoen toki hori monolito txiki batek seinalatzen du 2004az geroztik.
1924an Elgetan Euskal-Nafar Alpinismo Federazioa sortu zenetik mende bat baino gehiago igaro den honetan, euskal mendizaletasunaren elkargune izateko bokazioari eusten dio martxak. Euskal Herriko Mendizaleen Biltzarraren bidez, bideak elkarrekin egiten jarraitzeko eta federazioen zein kirolaren esparruan elkarlana bultzatzeko borondatea adierazten du hitzorduak.
Guk irteera Irañetako bordatik egingo dugu.
EGITARAUA
08:45 Irteera Senosiainetik (Aska)
09:30 Irañetako bordatik
11:30 Ekitaldia, trikitilariak, hizlariak. Juan Mari Feliu eta Felix Isasari omenaldia.
13:30 Pintxopotea
14:00 Bertsolariak: Idoia Granizo eta Sahats Karasatorre bertsolariak
Bazkarirako izena emateko azken eguna urriaren 9a. Izena emateko: 620 190 277 telefonora deitu edo iratxomendi@gmail.com helbidean
Adingabeek pertsona heldu batekin joan behar dute.
Zenbat jendek izena ematen duen arabera, autoz edo autobusez joango gara.
IZENA EMATEKO: Azken eguna urriaren 7a, gaueko 24:00tan
-Latxaga, Aitor Ikastola Konkorrenea.
-Mª Reina Ikastola
-Intxaurrondo Hegoa Ikastola
-Lauaizeta
GALDETEGIA
Argitalpena: irailak 28, 2026 - 09:04
Aitzarte
Aitzarte auzoko mendi taldea