
Iraqueerle Teila Fabrikan [2026 – 2027]
urriak 20, 2026 / 18:30 - 20:00
KOKAPENA
EHGAM mugimenduaren eskutik, heldu da aurtengo IRAQUEERLE TALDEA.
Bosgarren urtez, hilean behin batuko dira iraqueerleak Teila Fabrikan.
Etortzeko asmoa baduzu, iraqueerle.ehgam@ni.eus helbidera idatz dezakezu. Dena dela, idatzi gabe ere etor zaitezke saio solteetara, liburua osorik irakurri gabe ere… Ateak zabalik dituzu gogoz bazaude! Izan ere, gustura hartzen ditugu kide berriak.
DATAK: Urriak 20, MOIO [Kattlin Miner]; azaroak 17, EL EDEN AL ALBA [Karim Kattan]; abenduak 15, UN DESEO DESMESURADO DE AMISTAD [Hélene Giannecchini]; urtarrilak 12, ARGONAUTAK [Maggie Nelson]; otsailak 16, SUITE TOKIO [Giovana Madalosso]; martxoak 16, ALDERANTZIRA ZAMALKA [Mackenzie Wark]; apirilak 20, PENTSAMENDU HETEROZUZENA [Monique Witting]; maiatzak 18 ACOMPAÑAR ES POLÍTICO [Florencia Montes Paez].
Argitalpena: irailak 25, 2026 - 15:15
Teila Fabrika
Proiektuen elkargunea eta babeslekua gara. Balore eraldatzaileetan garatzen diren ekintzaile, elkarte, enpresa txiki zein kooperatiben teilatupea. Elkar babestuz, komunitatean egiten dugu aurrera, gizarte ekimen eta herri mugimenduarekin bat. Elkarlana, ekonomia soziala eta kultura ditugu ardatz. Saretu gaitezen eraldatzeko!