Ekitaldiak kargatzen

2024ko Koadrilen I. Batzarra

otsailak 15, 2024 / 19:00 - 20:00

KOKAPENA

Arrano Elkartea

Antolatzailea

Porrontxo jaiak
Email
porrontxojaiak@gmail.com
Webgunea

Aupa, Egia, bueltan gera!

Urtea ondo hasteko, aurtengo koadrilen lehenengo batzarraren deialdia luzatzen dizuegu. Lehenengo bilera honek berebiziko garrantzia izango du, izan ere, aurtengo jaien egitaraua eta antolaketa bertan aipatzen denaren arabera moldatuko baita: “Gauzatxoak” datoz. 
Gai ordena ondorengo hau da:
1-2023ko Porrontxo Jaien Balorazioa: Balantze Ekonomikoa eta Humanoa.
*Koadrilen eta eragileen aportazioak ongi etorriak izango dira (beldurrik gabe!)
**Lehenago egin nahi genuen bilera, baina ezinezkoa izan zaigu!
2-Egoera ekonomikoaren harira, Jai Batzordeak hainbat proposamen eta kontu dauzka zuekin partekatzeko.
3-2024eko Porrontxo Jaiak aurrera eramateko beharrak zehaztu eta adostuko dira. 
4-2024eko bilera egutegi amankomuna gorpuztu. 
5-Bestelakoak
Bilera eguna otsailaren 15a, osteguna, izango da; Arratsaldeko 19:00tan elkar ikusiko dugu Arrano Elkartean!
 
Besterik gabe, esker mila danoi!
Porrontxoetako Jai Batzordea

Utzi erantzuna