Porrontxoen denbora lerroa

1982 Sorrera

Ordurarteko jaiak (Baztangoak, Madalenak, Los Rios) desagertuta zeudela ikusita, Arrano elkarteko zenbait kidek Porrontxo Jaiak antolatzeari ekin diote. Santu edo patroi gabe, jaiak “por narices” edukitzeko nahia gailendu da.

1982ko kartela

Kuadrila gutxi batzuk sortu dira baina oraindik ez dute festen antolakuntzan parte hartzen eta egitaraua Arrano Elkarteko Jai Batzordeak sinatuta dago.

Egitaraua ikusi.

1984 Jai Batzordea

Porrontxo Jaiak 1984

1984

Kuadrilen garrantzia indartzen da eta jaiak ez dira Arranoren batzorde gisa sinatzen baizik eta "Jai batzorde" gisa.

1985 Kuadrilen igoera eta afaria

1985

Kuadrila gehiago animatu dira eta lehendabiziko aldiz kuadrilen igoera eta Tejeriako afaria antolatzen dira.

1986 Kuadrilak antolatzaile

24 kuadrilla ofizial daude eta jada festen antolakuntzan parte hartzen dute.

1988 500 kuadrilakide

30 kuadrilatik gora eta 500 kuadrilakide baino gehiago dira jaien motorea.

1990H puntu gorena

Ordiputzak kuadrila jeitsieran

90. hamarkada hasieran jaien puntu gorena ezagutuko da; 50 kuadrilatik gora eta 1300 kuadrilakide inguru batuko dira Porrontxoetara. Euskal Herri mailan ere ezagunak egingo dira eta beste herrietako jendeak ohitura hartuko du bertaratzeko.

1991 Hamargarren edizioa!

Porrontxo Jaien hamargarren edizioa ospatzeko, irudi honekin arrakasta itzela izango duen kamixeta txuri mitikoa aterako da.

1992 Aldizkaria

1992 10 urte aldizkaria

10. urteurrenaren harira (jada 11. edizioa) aldizkari mamitsu bat aterako da, jaietaz gain elkarte eta mugimendu desberdinen inguruko informazioarekin.

2005 25. urteurrena!

Apurtxo bat lehenago baina jaien 25. urteurrena ospatu da 2005ean.

2010 Sudur Krosa

Porrontxo Jaientzako diru iturri berri gisa Sudur Krosa jaio da. Gladys Eneako bazter ederretan zehar egindako lasterketaren 6 edizio egingo dira (2010-2015) Donostiako Piratek antolaketaren lekukoa hartu arte 2016an. Krosa apirilean izango da beti.

2010 Sin Totxa Mugimendua

Udalaren debeku eta murrizketen aurreran jaiak defendatzeko SinTotxa mugimendua jaio da. Mobilizazio eta ekimen mordoa burutu dira babes handia bilduz. Sudur gorriak jantzita ehundaka atxikimendu-argazki atera dituzte auzokide eta hirikideek eta udaletxera egindako kalejira koloretsua ekimen arrakastatsu eta politenetakoa izango da.

2011 Sudurpuntan

SinTotxa mugimenduaren hegalpean eta Sudurpuntan laburmetrai lagunketaren 4 edizio (2011-2014) gogoangarri biziko ditugu. Laburmetraiak jaietan proiektatzen dira sari banaketa eta guzti eta Harry Totxak petsonaia ezagutuko dugu.

Sudurpuntan Webgunea

2017 Buruhandien matxinada

Batzordearen ekimenez moskeo kanpaina handi bat martxan jarri da martxan jaien antolakuntzak igarotzen zuen krisialdia erakusteko asmoz. Buruhandiak lapurtu zituztela zabaldu da hasieran eta hainbat ekimen, irudi muntai, ohar eta bideo zabaldu dira Buruhandien Matxinadak sinatuta.  Azkenean martxoan Plaza Haundin egindako ekitaldi batean ezagutuko da engainua eta benetako helburua.

2017 Rinoplastia Operazioa

Buruhandien matxinada ostean “Rinoplastia operazioa” izeneko eztabaida prozesua gauzatu da antolaketa eredua berritu asmoz. Ekarpen handiena batzordea urtero zozketa bidez berritzeko erabakia izango da.

2020 Pandemia

Sortu zirenetik lehenbiziko aldiz Porrontxo jaiak ez dira ospatuko Covid-19a dela eta.

2021 Porrontxoak bueltan dira!

Jaiak egitarau apalago batekin itzuli dira Covid-19aren inguruko murrizketengatik baina udalak "jai" hitza debekatu duenez "Porrontxo kulturalak" gisa antolatu dira.

2022 40 urte!

Jaien 40. urteurrena ospatu dugu murrizketarik gabe eta arrakasta aparta izan dute! Azken urteetan ikusi ez den jende uholdea izan dugu larunbat gauean.