Skip to content
  • Porrontxo Jaiak 2026 egitaraua

    Abuztuko azken astea eta irailekoak jai-egunak barne HAUR, GAZTE eta HELDUEN PALA eta PILOTA TXAPELKETA irailean frontoian, aurrez izena emanda. Irailak 9 eta 1O 18.00 Gordegiak antolatuta AUZOKIDEEKIN ARGAZKI-SAIOA La Pazeko hormako artelan kolektiborako. Izen-ematea gordegia.eus eta Teila Fabrikan. Irailak 14-20 BIDEO-ERAKUSKETA "Porrontxo Jaiak, laster mende erdi!" Jai egunetan Teila Fabrikan. EGIN ZURE BLUSA! koadrilentzako…

  • Haur eta nerabeentzako tailerra

    Egia Records Egia kalea 6,Donostia

    Aupa gazteak! 🎉 Porrontxoak hemen dira eta Egia Records-en kriston plana prestatu dugu etxeko txiki eta gazteentzat! ⚡️ Festa giroan sartzeko, biniloak pintxatzen eta musika gozatzen ikasteko DJ tailerra izango dugu Telmo Trenorrekin batera. Planaren xehetasunak: 5-11 urte (17:30 - 18:00): Nola zaindu eta erabili disko jogailua 🎧 12-18 urte (18:00 - 18:45): Biniloekin DJ-lanak…

  • Kantatzen duen herria ez da inoiz hilko! [Karaoke herrikoia]

    Plaza Haundi

    Urtero legez, aurtengoan ere, osteguna, irailak 10 , KARAOKE HERRIKOIA Plazaundin! Abesti zerrenda ere osatuko dugu denon artean! Gogoratu euskal-playlista osatzea dela erronka! Estekan duzue egin beharreko guztia: https://labur.eus/DjKoadrila(opens in new tab) Animatu elkarrekin desafinatzera!  

  • Porrontxo Enduro – Hiri barruko downhill-a

    Bueltan da Porrontxo jaietako jaitsiera ikusgarria! 🚵💨 Ametzagaina aldeko maldetatik behera ariko dira partaideak, hiriko kaleetan barrena, abiadura eta emozioa protagonista izango dituen downhill saioan. Izen-ematea zabalik dago! Eman izena lotura honetan https://forms.gle/ehFC4qwGH9qw5YHh7(opens in new tab) eta animatu parte hartzera. Eta bizikleta gainean aritzea zurea ez bada, zatoz jaitsiera ikustera eta partaideak animatzera! ⚠️ Ohiko…

  • Porrontxo Danborrada Izen ematea zabalik

     IZEN-EMATEA  Noiz? • Aurreko urtean ateratakoak: Irailak 4 eta 5 • Berriak: Irailak 6  Apuntatzeko datak errespetatu mesedez. Lehenago edo ondoren sartzen diren emailak ez dira kontuan hartuko.  Nola? Bidali email bat porrontxojaiak@gmail.com(opens in new tab) helbidera, barrila edo danborra izan nahi duzun azalduz. • Preferentzia iritsiera-ordenaren arabera izango da. • Zure postua ezin zaio beste pertsona…

  • Egia Kantuz kantujira Porrontxo jaietan!

    Egia

      Irailaren 19an, larunbata, 12:00etan, Egia auzoan barrena kantuan aterako da "Egia kantuz" ekimena. Kantujira Katatik abiatuko da eta auzoko kaleak zeharkatuko ditu, elkarrekin kantatu eta giro ederra sortzeko. Etorri ahotsa, gogoa eta lagunartea ekartzera!

  • Porrontxo Jaiak Sagardo dastatzea

    Plazaundi

    Zintzur bustitzea izango da igande eguerdian mokadu goxoak lagunduta. Pala eta eskuzko pilota finalez gozatu ostean aukera ezin hobea eguerdiko giroaz gozatzen segitzeko. Ez galdu Atorranteon txotx-a!