Porrontxoetako Kuadrila berrien izen ematea

apirilak 9, 2022 | Porrontxo Jaiak

Lagunekin Porrontxo Jaietarako kuadrila bat sortu nahiko zenuke? Ba hemen duzu aukera.

Aurten ere Porrontxoen bueltan gabiltza eta hasi gara jada urteroko gure auzoko jaien antolakuntzan lanean. Egiako ikur diren jai hauen ardatza ordea zuek zarete, kuadrilak!

Izan betikoa edo duela gutxi iritsitakoa, horrek bost axola du. Azken finean txoko ezberdinetatik ailegatutako auzotarrez osaturiko leku batean bizi gara!


Zer dira koadrilak?

Koadrilak auzoko jaien oinarrizko unitateak dira. Urtean zehar edo soilik jaietarako juntatzen diren lagun taldeek osatzen dute. Bakoitzak izen bat dauka eta jaien antolaketan parte hartzen du. Honetaz gain koadrila bakoitzak bere blusa propioa darama! Oraintxe bertan auzoan 27 koadrila inguru gaude (200 bat pertsonekin).


Zer suposatzen du Porrontxoetako koadrilakide izateak?

Denok maite ditugun auzoko jai herrikoien biziraupenean parte hartzea, adibidez. Jaiak barrutik bizitzeaz gain auzoko herri afarian parte hartu eta gustuko ekimenak bultzatu edo ekartzeko aukera ematen dizu. Berez jai batzordeak jaiak koordinatu arren (kontratazioak, harremanak, txanden sorrera etab) erabaki gunea koadrilen batzarrean dago. Urtean bost edo sei batzar egiten dira eta erabakiak bertan hartzen dira. Koadrila bezala bertako bozketetan parte hartzeko eskubidea izango duzue. Bilera bakoitzeko txarteltxo bat eskuratuko da gainera! Jaien bezperan txartel guztiak bol batean sartu eta koadrila irabazleari herri afarirako jana eta edana oparituko zaio!


Zeintzuk dira bete beharreko ardurak?

Koadrila bakoitzak, lan ardura ezberdinak beteaz, jaien biziraupenean parte hartu behar du. Hitz batean laburbilduta, konpromezua eskatzen dugu. Horrela, barra zein ekitaldi ardura ezberdinetan parte hartu beharra dago. Jai Herrikoiak izaten jarraitzeko herriaren partaidetza behar dugu!
Urtean behin, nahikoa jende egon ezean, koadrilen artean zozketa egiten da. Irabazleei (bi izaten dira) jai batzordekoei laguntzea tokatuko zaie (urte betez).


Nola apuntatu gaitezke?

Koadrila berri bezala izena emateko beheko inprimakia bete edo porrontxojaiak@gmail.com emailera idatzi. Bertan koadrilen izena, pertsona kopurua eta harremanetarako emaila atxikitu. Izena eman bezain pronto gure buletinen berri izango duzue!

Mila esker denoi!

Porrontxoetako Jai Batzordea

Kuadrila berrien izen ematea

18 urte gorakoak zarete?(Beharrezkoa)
Gehienezko tamaina: 10 MB.
Animatuz gero bakoitzetik bat eskertuko dugu
This field is for validation purposes and should be left unchanged.

Utzi erantzuna