Ekitaldiak kargatzen

Labore eta Basajaun proiektuei auzo elkarrizketa

maiatzak 28, 2024 / 18:00 - 20:00

Doan

KOKAPENA

Teila Fabrika

Antolatzailea

Teila Fabrika

EGIAKO ELIKADURA BURUJABETZAren hilabetea izango da maiatza. Azken hilabeteetan Egia auzoan Elikadura Burujabetzaren gaian inplikatuta edota interesa duten ekoizle, norbanako, elkarte eta abarrekin biltzen ari gara, auzoan bide honetan, zein urrats eman nahi liratekeen aztertzeko. Prozesu hori hauspotu eta osatzeko helburuarekin, Teila Fabrika, Azoka Txikia, Farapi eta prozesu honetan inplikatutako hainbat eragile eta norbanakok jardunaldi hauek antolatu ditugu.

Jardunaldiaren egun honetan, bi proiektu gonbidatu ditugu: Labore kontsumo kooperatiba (Irun) eta Basajaun sukalde komunitarioa (Donostia). Egia auzoan hainbat proiektu garatzeko dagoen gogoa ikusita ekitaldi hau auzo elkarrizketa moduan planteatzen dugu, hau da, auzo ikuspegitik eta testuinguru horren interesetik, galderak luzatuko zaizkie proiektu bakoitzeko gonbidatuei. Horrela aurkezpena mahainguru eta galdera ezberdinen inguruan antolatuko da, bertaratzen direnen interesekoa izan dadin.

Basajaun sukalde komunitarioa:
https://basajaunelkartea.eus/eu/sarrerainicio-2/

Labore kontsumo taldea:
https://laboretxingudi.eus/

Teila Fabrika

Proiektuen elkargunea eta babeslekua gara. Balore eraldatzaileetan garatzen diren ekintzaile, elkarte, enpresa txiki zein kooperatiben teilatupea. Elkar babestuz, komunitatean egiten dugu aurrera, gizarte ekimen eta herri mugimenduarekin bat. Elkarlana, ekonomia soziala eta kultura ditugu ardatz. Saretu gaitezen eraldatzeko!

Utzi erantzuna