107.2FM. 1995ean jaio zen Ttan Ttakun irratiaren proiektua, Egiako Gazte Lokalaren irekieraren urte eta leku berdinean. Hasiera batean Egiako Gazte Lokaleko parte izateko sortu zen, bertaratzen ziren gazteek tailer modura erabil zezaten. 1996ean eskeintza auzora zabaltzea pentsatu zen, auzoko zenbait lagun parte hartzera animatu zelarik. Bildu zen lagun talde berriak programazio bat osatu eta irratia kaleratu zuen, auzoko jendea informatuz eta irratiari buruzkoak zabalduz entzuleak lortzeko asmoz. Garai hartan irratia Egia auzoan bakarrik zegoen entzungai. 1997ean Donostia osora zabaltzea pentsatu zen, irrati seinalea FM-ko 106.8-an finkatuz. Egin beharreko lanak egin ondoren eta nahiz eta inguruko auzoetara seinalea ondo iritsi (Gros, Erdialdea etab.) denborarekin ikusi zen seinalea ez zela Donostiako bazter guztietara behar bezala iristen eta ordundik aurrerako borroka izango zen xede hori lortzea. Seinalearen eremua handitzeko Donostiako mendiren batean (Ulia, Igeldo) errepikagailu bat jartzea adostu zen, baina Udaletxeak bata bestearen atzetik egindako eskaeraei ez zien jaramonik egin. 1998an programazio berria finkatu zen eta geroz eta jende gehio biltzen hasi zen Donostiako Irrati Euskaldun Libre baten proiektuaren inguruan. Hurrengo urteetan zehar adin eta gustu musikal desberdinetako jendea pasa zen irratitik, mota desberdinetako irratsaioak burutuz, bakoitzaren iraupena ere desberdina zelarik.

Kontaktua

https://ttanttakun.eus/

ttanttakunirratia@gmail.com

Txondorra, Karmengo Ama 60, Egia, Donostia, Gipuzkoa, Spain

Sare sozialak

Twitter
Facebook
Instagram

Argitalpenak Gora Egia!-n

Eragile honen informazioa aldatu nahi baduzu egilearekin kontaktuan jarri zaitezke beheko inprimakiaren bitartez.

ADI Inprimakia ez da orrialdearen eragilearekin harremanetan jartzeko, eragilea eta informazioa argitaratu duena ez dira pertsona berdina kasu gehienetan.

Izen Abizenak