Komite Internazionalistak

Komite Internazionalistak elkartasun politikorako erakunde moduan sortu zen 70.hamarkadaren amaiera aldera, Nikaraguako Iraultza Sandinistaren magalean, ordura arte Euskal Herriko beste talde batzuetan militatzen zuten hainbat kideei esker. Hasiera batean, burutzen zen lan guztia Nikaraguari begira egiten zen, batez ere Frontetik zetozen beharrizanei erantzunez. Denboraren poderioz eta Amerika Latinoko prozesu iraultzaileen garapenarekin batera, elkartasun borroka beste herrialde batzuetan zehar barreiatu zen: El Salvador, Guatemala, Palestina, Kuba, Mexiko eta abar.

Georago, 80 eta 90.hamarkadetako aldaketekin (hainbat prozesu iraultzaileen birplanteamendua, Bloke Sozialistaren desagerpena) eta errealitatearen ezagupen handiagoaz, K.I.-k ekiteko modu berriak bereganatu zituen, aurretik zituenaz gain. Prozesu askatzaileei babesa ematen jarraitzeaz gainera, munduan gertatzen denaren ikuspegi globala duten kanpainak hasi genituen (Iparraldeko gobernuen kanpo politiken aurkako kanpaina, gosearen inguruko kanpaina, Espainia inperialaren aurkako kanpaina eta abar).

K.I.-k kolektiboen arteko eta herrien arteko elkartasunezko harremanak eraikitzea bilatzen duen jendea du bere baitan. Abiapuntu gisa neoliberalismoari aurre egitea eta ikuspegi antikapitalista eta antinperialista du.

Ez da laguntza humanitarioa ematen duen erakunde bat; ezta munduan dagoen desberdintasunak sorturiko kalteak lausotzea helburu duen elkartea, edo beste herrialde batzuetan garapenerako proiektuak burutzen dituen GKE bat. Hortaz, kontzientziazioa eta konfrontazioa hautatzen ditu kooperazio hutsaren aurrean. Hemen salatzen du, besteak beste, aberastutako estatuen ardura gainontzeko herrien miseriaren eraikuntzan, aberastasunaren bidegabeko banaketa eta garapenaren paradigma bailitzan inposatzen diguten mendebaldeko kulturaren nagusitasuna, gainontzeko kulturen kalterako.

Komite Internazionalistak, Euskal Herriko kolektiboa den heinean, harreman estua mantentzen du bestelako esparruetan eraldaketa sozialaren zein askapen nazionalaren alde borrokatzen duten taldeekin (ekologistak, feministak, presoen aldekoak, arrazakeriaren aurkakoak, antimilitaristak, sindikalistak, kulturalak, antierrepresiboak eta abar), gure ikuspegi internazionalista txertatzen dugularik daukagun gizarte mugimenduen itsaso zabal honetan.

K.I.-k eredu asanblearioa darrai, ez du beraz zuzendaritza posturik. Iritzi eta ideia ezberdinak biltzen dituen erakundea da, hauek debatea aberastuko dutelakoan; baina beti ikuspegi iraultzailea antikapitalista eta antiinperialista oinarritzat harturik. Horretaz gain autonomoa da, ez baitago inolako talderen pean, kudeatzeko tresna eta modu propioak izanik.

Kontaktua

https://www.komiteinternazionalistak.org/

Iruresoro Plaza, Iruresoro, Donostia, Gipuzkoa 20012, Spain

Sare sozialak

Twitter
Facebook
Instagram
Youtube

Eragile honen informazioa aldatu nahi baduzu egilearekin kontaktuan jarri zaitezke beheko inprimakiaren bitartez.

ADI Inprimakia ez da orrialdearen eragilearekin harremanetan jartzeko, eragilea eta informazioa argitaratu duena ez dira pertsona berdina kasu gehienetan.

Izen Abizenak