Hezten. Aisialdi Euskaltzalea

Hezten aisialdi hezitzaile euskaltzalean lan egiten duen elkartea da. Gure taldean pertsonen garapena oinarri duten heziketa prozesuak diseinatzen eta garatzen ditugu, beti ere euskaratik eta euskaraz. Horrela, heziketa ez formala eta hizkuntza normalizazioa dira gure lanaren zutabe eta Euskal Herria da gure lan eremua. 

Haur, gazte, hezitzaile nahiz familiak heztea dugu helburu eta, horretarako, heziketa ez formala ikuspegi profesional eta gaurkotu batetik landu nahi dugu. Bide hori egiteko, batetik lankidetzaren garrantzian sinesten dugu, pertsonen arteko konfiantzan jarrita oinarria, eta, bestetik, aktiboki jokatzean, pedagogia berriak etengabe bilatuz eta ludikotasunari balioa emanez. Bestela esanda, bidean bizipenak sortuz egiten dugu lan.

Kontaktua

www.hezten.eus

komunikazioa@hezten.eus

Mundaiz bidea 8-2.E 20012 Donostia (GIPUZKOA)

Sare sozialak

Eragile honen informazioa aldatu nahi baduzu egilearekin kontaktuan jarri zaitezke beheko inprimakiaren bitartez.

ADI Inprimakia ez da orrialdearen eragilearekin harremanetan jartzeko, eragilea eta informazioa argitaratu duena ez dira pertsona berdina kasu gehienetan.

Izen Abizenak