Ekitaldiak kargatzen

Ekonomia Feministaren ikuspuntua enpresetan txertatzen

maiatzak 8, 2024 / 11:30 - 12:00

Doan

KOKAPENA

Teila Fabrika

Antolatzailea

Teila Fabrika

Parte hartzailea izango den saio honetan, Ekonomia Feministaren markoa kokatzeaz gain, ikuspuntu hau enpresa eta erakunde ezberdinetan txertatzeko gakoak partekatuko ditugu.
Animatuko zara? Formazio hau Teila Fabrikak proiektu sozioekonomikoen bidelaguntzan egin nahi duen ekarpena da eta hori dela eta ikasturtean zehar lan-saio eta formazio ezberdinak antolatu ditugu. Ziur gaude tresna baliagarriak eskuratuko dituzula eta esperientziak partekatzeko aukera bera ere oso baliagarria izango zaizula. Izen-ematea irekia eta debaldekoa da: info@teilafabrika.eus Ekimena Gipuzkoako Foru Aldundio Sustapen Sailak babestutakoa da.

Teila Fabrika

Proiektuen elkargunea eta babeslekua gara. Balore eraldatzaileetan garatzen diren ekintzaile, elkarte, enpresa txiki zein kooperatiben teilatupea. Elkar babestuz, komunitatean egiten dugu aurrera, gizarte ekimen eta herri mugimenduarekin bat. Elkarlana, ekonomia soziala eta kultura ditugu ardatz. Saretu gaitezen eraldatzeko!

Utzi erantzuna