Porrontxo Jaiak (EBA33)
urtarrilak 3, 2024 | Egia Bizirik
2023 urteak berri onak ekarri dizkigu. Alde batetik, iraganeko indarrak berreskuratzen ari garen sentsazio gero eta nabarmenagoa dugu. Horren erakusle egun daukagun kuadrila kopurua: 45 koadrila aktibo gara (ez dezagun ahaztu). Lanean, gau eta egun, jarduten duten batzordekideen kopuruak ere gora egin du, 2022tik zetorren lan taldeak jendea eskatu zuen (bost ginen) eta auzoak ederki erantzun ere. Biba zuek!
Urtea amaitzearekin, 2024aren lehenengo printzak iritsiko zaizkigu, eta, uste baino lehen, Porrontxo Jaien atarian izango gara berriro. Beraz, 2024ra begira, jaiak partehartzaile eta osasuntsu izatea espero dugu. Partehartzaileak, koadrilen indar eta lanik gabe ez garelako ezer; osasuntsuak, sinetsita baigaude batzordekideen eta jaiak antolatzen dituzten izen horien ahaleginek dagokien zaintza merezi dutela. Batzuk doazen eran, bestetzu datoz. Bada bueltan datorrenik ere. Edonola, 2024 urte zoriontsua opa dizugu Egia!
2023 ha sido buen año. Lo hemos vivido con la sensación de ir recuperando las fuerzas de antaño. Muestra de ello, el numero de cuadrillas: ahora mismo somos 45 cuadrillas activas. El equipo de trabajo que venia funcionando desde 2022 pidió ayuda, y bien que respondió el barrio.
Para 2024, tenemos la confianza de que Porrontxos sean fiestas participativas y saludables. Participativas, porque sin la energia y labor de las cuadrillas no somos nada. Y saludables, porque queremos que a la gente que pone su fuerza en organizar las fiestas la cuidemos con todo el cariño.
Egia Bizirik
Egiako Auzo Elkartea