Gordegiak beste urrats bat eman du Egia kalea apaintzen
otsailak 26, 2026 | Gordegia
Urtarrilean Egia kalean jarritako irudiari beste bi gehitu dizkio Gordegiak auzoa apaintzeko lanetan. Honela Joxepa janari dendako irudiari Aitona Celedonio eta Faustino Eizmendi sagardotegia gehitu zaizkio.
Aitona Celedonio Matti Navas irudi emailearen birraitona da eta mandatuak egitea zuen lanbidea 1940 hamarkadan.
Faustino Eizmendi Sagardotegia egun Eizmendi Burdindegia dagoen tokian zegoen 1950 hamarkadan eta Jabea Faustino Eizmendi zen. Ondoko Egia 13 portala sagardotegiaren argazki erraldoi batekin apaindua dago. Irudi emailea GarbiƱe Eizmendi da eta egilea Felix Lopez Galarreta.
Gordegia
Egiako Artxibategi Grafikoa
2019tik Auzoko memoria kolektiboa irudien bidez lantzen gabiltza. Artxibo osoa webgunean ikusgai daukazue.
www.gordegia.eus
Gabon. Gordegiaren albisteko titularrak zuzenketa behar du: “Gordegiak urrats berria eman du” ez da zuzena. Urrats berria, lehen aldian eman zuen; geroztik jarritako argazkiak “beste urrats bat” edo “urrats bat gehiago” izango lirateke.
Gazteleratik egindako kalko txar bat da “berri” hori: “un nuevo paso” esan nahian “otro paso mas”, ez berria, ordea.
Euskaraz, berria, berria da, ez besterik; alegia, zaharra ez dena.
Euskar
Ados Jon, eskerrik asko, zuzenduko dugu.