Auzoa apaintzeko pauso berri bat

maiatzak 16, 2024 | Gordegia

Plaza Berri ondoan hutsik dagoen lokalean hainbat argazki jarri ditugu modu xume batean, esperimentu gisa, kalean horrelako erakusketa batek zenbat iraun dezakeen ez dakigu eta. Aurreko erakusketan erabilitako zenbait argazki berrerabili ditugu horretarako

Aspalditik auzoa irudi historikoekin apaintzeko asmoa dugu, itxita dauden eskaparateak baliatuz besteak beste. Hegian komertzianteen elkartearekin dirulaguntza bat eskuratzeko saiakera egin genuen baina ez genuenez ezer lortu gure bidea egiten jarraitzen dugu. Espero dugu auzokideen gustokoa izatea egitasmoa eta zaintzen laguntzea, gehiago eta hobeto jartzeko asmoa dugu! Bide horretan lagundu nahi baduzu jarri gurekin harremanetan kontaktua atalean.

Gordegia

Egiako Artxibategi Grafikoa
2019tik Auzoko memoria kolektiboa irudien bidez lantzen gabiltza. Artxibo osoa webgunean ikusgai daukazue.
www.gordegia.eus

Utzi erantzuna