“Ongi etorri eskolara”, eskolan kulturartekotasuna osotasunean lantzen duen proiektu bat da: ikasleekin, irakasleekin eta familiekin, baita eremu komunitarioan ere.

Gelan eta ikastetxean kulturartekotasunaren ikuspuntua lantzen du, eskola komunitatea, eskola osatzen duten kultura guztiak ahalduntzearen garrantziaz, sentsibilizatuz. Aldi berean, kultura guzti hauek euskarara eta euskal kulturara gertura daitezen lan eginez.

Kultura aniztasuna, bai eskolan bai eremu komunitarioan, abaintaila gisa ikustarazi nahi du, gertutasunetik lan eginez “familia laguna programa”ren bidez.

Programa honek, herrialde desberdinetatik Gipuzkoara emigratu duten familiak eta familia euskaldunak jartzen ditu kontaktuan. Familia euskaldunek bi kulturen arteko zubi lana egiten dute, etorri berrien egokitzapen prozesuan akonpainamendu lana eginez. Aldi berean, familia euskaldunak kultura berri bat ezagutzeko eta ezagutza honekin aberasteko aukera edukiko du.

2019-20 ikasturtean, Donostiako, Zarauzko, Andoaingo eta Ordiziako 234 familia ari dira “Familia laguna” programan parte hartzen eta bai familia euskaldunek, bai beste herrialde batean jatorria dutenek, parte hartzeari buruz egin duten balorazioa positiboa izan da.

Familiekin egiten dugun lanarekin batera, ikerketa, sentsibilizazio eta eskola eta eremu komunitarioan aurrera eramaten den esku hartze lana burutzen dugu. Kulturartekotasuna eremu hauetan egiten diren ahalik eta jarduera gehienetan presente egon dadin.

Gure eskolek mila kolore dituztelako

Koordinatzaileak:
Lola Boluda Guigó eta Dorleta Mikeo Zubillaga

Iturria: Ongi Etorri Eskolara

Kontaktua

https://www.ongietorrieskolara.org/

elkarrekin.kooptxiki@gmail.com

Sare sozialak

Argitalpenak Gora Egia!-n

Eragile honen informazioa aldatu nahi baduzu egilearekin kontaktuan jarri zaitezke beheko inprimakiaren bitartez.

ADI Inprimakia ez da orrialdearen eragilearekin harremanetan jartzeko, eragilea eta informazioa argitaratu duena ez dira pertsona berdina kasu gehienetan.

Izen Abizenak