Donostiako Gaztelekuetan zu eta 12 eta 17 urte bitarteko gainontzeko gazteak zuen aisialdiaz beste modu batean goza dezazuen nahi dugu.
Horretarako, hainbat gune eta ekintza eskaintzen dizkizugu:
ONGI PASA: Berriketan aritu, jende berria ezagutu, gehien gustatzen zaizun musika entzun edo eta zure aldizkari gustukoenak irakurtzeko lekua eskaintzen dizugu.
JOLASTU: taldean mahai futbolean, billarrean, dardotan, ping-pongean, mahai jolasekin, Play Station edo Wiiarekin.
SORTU: eskulanak, sukaldaritza tailerrak, dantza, antzerkia, musika…
PARTE HARTU: jokoak, tailerrak, filmak, jaialdiak, txapelketak… Zu protagonista izatea nahi dugu eta horregatik hilero zure ideia eta iradokizunak proposatzeko aukera duzu Gazteleku bakoitzean egiten dugun Gazte Batzordean. Gertura zaitez eta elkarrekin forma emango diegu ideia horiei!
INFORMA ZAITEZ: ez ezazu ezer galdu, eta informa zaitez gehien interesatzen zaizunaren inguruan, informazio panelak dauzkagu eta haietan era askotako notiziak aurkituko dituzu: aisia, jarduerak, osasuna…Gainera, internetera konexioa duten ordenagailuak daude.
Kontaktua
Baztan Kalea 21, 20012 Donostia, Gipuzkoa, Spain
Sare sozialak
Eragile honen informazioa aldatu nahi baduzu egilearekin kontaktuan jarri zaitezke beheko inprimakiaren bitartez.
ADI Inprimakia ez da orrialdearen eragilearekin harremanetan jartzeko, eragilea eta informazioa argitaratu duena ez dira pertsona berdina kasu gehienetan.