Ekitaldiak kargatzen

Mendi irteera: Korres inguruan asteburu pasa

maiatzak 16, 2026 - maiatzak 17, 2026

PREZIOA: 45 – 65 €

KOKAPENA

Antolatzailea

Acedoko kanpinera joko dugu aurtengo asteburu pasa egitera. Inguru hartatik bi irteera polit egitea proposatzen dizuegu: larunbatean Joar mendia igotzea  eta igandean  Izkiko parke naturalean  ibilaldia egitea. 

Larunbata, JOAR MENDIA

Joar Araba eta Nafarroa artean dagoen mendia da. 1.418 metrorekin Kodesko mendilerroan dagoen punturik altuena da. 

 

<

Igandea, IZKIKO PARKE NATURALA

 

Izkiko parke naturala Arabako hego-ekialdean dago eta, bertan, paisaia ugari daude. Izkikoa Euskal Autonomia Erkidegoko laugarren parke naturalik handiena da. Bertan flora eta fauna espezie anitzak aurki ditzakegu. Zuhaitzen artean nabarmentzekoak dira ameztiak. Ibai txikiek harana zeharkatzen dute. Anfibioz eta hegaztiz beteriko putzuak ere ikusiko ditugu. Zeruan berriz, basoaren gainetik. hegan ageri diren, arrano beltz, belatz handi, sai zuri eta sai arre ederrak ikus daitezke. Denboran zehar iraun duten giza jarduerak ere bai. Elementu guztien artean, balio ekologiko eta kultural bikaina osatzen dute.

 

PREZIOA:

  • BAZKIDEAK   45 € 
  • EZ BAZKIDEAK   65 €

Izen-ematea burutzeko, ordainketa transferentzia bidez egin beharko da 2026eko apirilaren 29ko 24:00ak baino lehen.

LABORALA: ES50-3035.0084.71.0840045111, zuen izena eta “ACEDO” jarri behar duzue transferentzian; Diru-sarrera egina duten inskripzioak bakarrik hartuko dira kontuan.

GALDETEGIA

Aitzartek antolatutako irteera guztiak ikusi

Argitalpena: apirilak 7, 2026 - 00:00

Aitzarte

Aitzarte auzoko mendi taldea