Kuadrilok Porrontxo Jaietako kamisetak atera ditugu!
Kuadrilok Porrontxo Jaietako kamisetak atera ditugu!
Jada eskura daude Porrontxo Jaietako kuadrilok atera ditugun kamisetak. 2 diseinu daude aukeran, elastiko estu edo zabaletan eta kolore zein neurri ugarietan. Helduez gain haurrek ere jantzi ahal izango dituzte, izan ere 7 urtetik aurrerakoentzat badira tailak ere.
Diseinua
Diseinuetaz Txantxibiri kuadrilako Izarne Zelaia ilustratzailea eta Arkaitz Artola arduratu dira. Bietan “Gogoko tokian aldaparik ez” lema baliatu dute eta bereziena Izarnek egina da, bertan bi kuadrilakide ageri dira sudur-mendi erraldoi bat eskalatzen.

Aurresalmenta
Kamisetak aurresalmenta bidez erosi ahal dira, honek esan nahi du kamisetak eskariaren arabera ekoiztuko direla. Erosleek irailan eskuratu ahal izango dituzte kamisetak. Erosketa Gora Egiak zabaldu berri duen web-dendaren bidez egin behar da, denda.goraegia.eus helbidean.
Kamisetak probatzeko aukera
Kamisetak probatzeko aukera dago Teila Fabrikan, abuztuan zehar goizetan eta iralean goiz eta arratsaldez. Kontutan izan behar da bertaratu arren eskaria web bidez egin beharko dela.
Porrontxoei babesa adierazi
Egoera ekonomiko zaila bizi dugu jaiak aurrera ateratzeko, horregatik honelako ekimenak eta hainbat neurri jarri ditugu martxan, animatu, eskuratu kamiseta bat eta babesa eman Porrontxo Jaiei!