Material araudia

  1. Materiala Egiako herri mugimenduko eragileen zerbitzura dago, ez zaio alokatuko beste erakunde mota bati ezta norbanakoei ere. Donostiako herri mugimenduko eragileek ere aukera daukate eskaerak egiteko baina baldintza hauekin. Gehienez urtean zehar bi aldiz eskatu ahal izango dute materiala eta eskatzen duten materialaren arabera ordaindu beharko dute (gehienez 50 euro). Egiako taldeek beti lehentasuna izango dute materiala erabiltzeko.
  2. Eskaera guztiak “www.goraegia.eus” web orriaren bidez egin behar dira.
  3. Orri eskaera osoa bete behar da. Zer material behar den (erabiliko den material guztia), noiz jasoko den eta noiz itzuliko den zehaztuko da.
  4. Gutxienez, eskaera bi aste lehenago egiten saiatuko da.
  5. Behin eskaera jasota materialaren batzordeko kide bat zuekin jarriko da harremanetan esateko nor izango den zuen eskaeraren arduraduna.
  6. Egiako taldeek lehentasuna izango dute materiala eskatzeko. Donostiatik eskara bat iritsiko balitz, bi aste lehenago baieztatuko da materiala utzi ahal den ala ez.
  7. Materiala apurtzen bada edota galtzen bada, berria ekarri beharko du erabili duen taldeak.
  8. Material guztia doan utziko da, butanoa eta soinu ekipo handia izan ezik. Butanoa egun osoa erabiltzen bada beteta ekarri beharko da, egun erdia edo gutxiago erabiltzen bada, 5 euro ordaindu beharko dira.
  9. Soinu ekipo handia normalean batzordeak ezarritako arduradun/teknikari batek erabiliko du, eskariaren eta arduradunen agendaren arabera zehaztuko da. Ekitaldi arrunt batengatik (soinu teknikaria barne) 20 euro kobratzen da baina kasuan kasu jetsi edo igo daiteke. Prezioa zehazterakoan teknikaria egongo den edo ez, material kopurua, ekitaldiaren konplexutasuna, iraupena eta eskatzailearen egoera hartuko dira kontutan.
  10. Eskaera guztietan materialaren batzordeko kide bat egongo da materiala emateko. Batzordeko kideak ezin badira egon edozein arrazoiengatik, eskatutako materiala lokaleko sarreran prest utziko da eta giltza emango zaio eskatzailaren taldeko arduradunari (giltza bakarrik utziko zaie Egiako taldeei). Ekitaldia bukatzean hor utzi beharko da berriro. Batzordekoek berrikusiko dute dena ondo dagoen gorde baino lehen.
  11. Materiala jasotzeko eta itzultzeko eskatzailearen ardura da, behar adina jende ekartzea.
  12. Honako materiala soilik Egian erabili ahalko da: parrila handia, talo plantxa eta soinu ekipo guztiak, kotxe megafonia izan ezik.