Zuhaizti eskola publikoa

ZUHAIZTI ESKOLA PUBLIKOA Donostian dago. Eskola hiru eraikinetan dago banatua : ATEGORRIETA ﴾Ategorrieta auzoan﴿, BITERI ﴾Grosen﴿ eta ZUHAIZTI ﴾Egian﴿.

Ategorrieta eta Biterin Haur Hezkuntzako haurrak daude ﴾2‐5 urte bitartekoak﴿ eta Zuhaiztin Lehen Hezkuntzakoak ﴾6‐12 urtekoak﴿. Lau lerro eskaintzen ditugu ikasmaila bakoitzeko. Azken urteotan hiru eraikinen artean 700 ikasletik gora izaten dira guztira.

Gure ikasleek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa eta Heziketa Zikloak Zubiri‐Manteo Ikastetxean jarraitzen dituzte.

Hiruretatik eraikin handiena da. Azken ikasturteetan Lehen Hezkuntzako 450 ikasle inguru izaten dira bertan, hau da, 6 eta 12 urte bitarteko haurrak.

XX. mendeko Errepublika eta gero, eskolaren izena hauxe izan zen: “Colegio Nacional mixto General Mola”. Oraingo eraikinera etorri baino lehen, Atotxako “Fruta Merkatu” ondoko instalazioetan egon ziren. 1979. urtean boletinean ﴾BOE‐n﴿ agertu zen izen ofizial berria: “Arboleda‐Zuhaizti Eskola”. Obrak, urte batzuk iraun ondoren, 1980an bukatu ziren. Eraikin berria frantziskotarren komentuko hondakinen gainean dago kokatua. Komentu hura XVIII. mendekoa zen eta tamalez kanpoko aldean ez da batere aztarnarik geratzen.

1981ean eskola “pilotua” izan zen. Euskarazko irakaskuntza, D eredua, aplikatzeko aitzindaria izan zen Donostiako eskola publikoen artean.

Kontaktua

https://zuhaiztilhi.hezkuntza.net/eu/

zuhaizti@zuhaizti.net

Aldakonea 1, 20012 Donostia, Gipuzkoa,

Sare sozialak

Twitter
Facebook
Instagram
Youtube

Eragile honen informazioa aldatu nahi baduzu egilearekin kontaktuan jarri zaitezke beheko inprimakiaren bitartez.

ADI Inprimakia ez da orrialdearen eragilearekin harremanetan jartzeko, eragilea eta informazioa argitaratu duena ez dira pertsona berdina kasu gehienetan.

Izen Abizenak