La Farandula Mikroantzerkia Egia auzoko topaleku bat da, kultura, arte eta gastronomia esperientzia paregabe batez gozatu nahi dutenentzat. Taberna bat, non 15 minutuko antzezlanak egiten diren astero, 20 metro karratuko 3 aretoetan, 20 ikuslerentzat soilik.
Iristen zaren bakoitzean, funtzio bat izango duzu hastear! Gainera, osagarri ezin hobe gisa, La Farándula Mikroantzerkiak taberna-jatetxe bat ere badu. Hantxe egon daiteke zain ikuslea zerbait hartuz, hurrengo saiora sartu aurretik; askotariko menua du aukeran, eta, gainera, artistekin egoteko aukera ere izango du. Arte Galeria ere badu, eta, hilero, euskal artista garaikideen koadroak ikus daitezke bertan. Esperientzia paregabea Donostian.
Iturria: La Farandula
Kontaktua
https://lafarandulamicroteatro.com/hasiera/
La Farándula Microteatro - Egia Kalea, 10, 20012 Donostia, Gipuzkoa
Sare sozialak
Eragile honen informazioa aldatu nahi baduzu egilearekin kontaktuan jarri zaitezke beheko inprimakiaren bitartez.
ADI Inprimakia ez da orrialdearen eragilearekin harremanetan jartzeko, eragilea eta informazioa argitaratu duena ez dira pertsona berdina kasu gehienetan.