Coop57 langile borroka batetik sortu zen, Kataluniako Bruguera argitaletxea itxi ondoren(1986). Kalte-ordainekin Nikaraguako borroka Sandinista babestu zuten, Andaluziako Jornalariena eta “erresistentzia kutxa” bat sortu zuten proiektu autogestionatuak bultzatzeko. Azken hori da gaur egungo Coop57, pertsona eta entitateek osatutako sarea.
Coop57 zerbitzu finantzario etiko eta solidarioak eskaintzen dituen zerbitzu kooperatiba da, EZ da banku bat, eta bere helburu nagusia ekonomia eta gizartea eraldatzea da. Gizarte zibilaren aurrezkia biltzen du eta Ekonomia Sozial Eraldatzailean diharduten entitateetara bideratzen du. Hau da, bere irabazietarako inbertsio ezkutuak egiten dituen banku batean zure dirua eduki beharrean, Koop57n edukitzean datza, ESEn oinarritutako proiektuak laguntzen. Era berean, finantzazioa behar izanez gero, zeini eskatuko zenioke? Irabaziak soilik bilatzen dituen entitate pribatu bati edo proiektuak zaindu eta elkarrekiko konfiantzan oinarritzen den kooperatiba bati?
Koop57 Euskal Herria 2015ean eratu zen, beste era bateko finantzazio zerbitzuen beharraren ondorioz, lurraldeko hainbat entitate eta pertsona bildu zirenean. Beraz, parte-hartzea ezinbestekoa da kooperatiba honetan.
Kontaktua
Sare sozialak
Eragile honen informazioa aldatu nahi baduzu egilearekin kontaktuan jarri zaitezke beheko inprimakiaren bitartez.
ADI Inprimakia ez da orrialdearen eragilearekin harremanetan jartzeko, eragilea eta informazioa argitaratu duena ez dira pertsona berdina kasu gehienetan.