(2012/2016) Artista desberdinak bildu zituen egitasmoa. TO AUZOA • TOMA BARRIO IPARrek atera zuen liburua dela eta, txundiduraz, geure auzoan sorkuntza artistikoarekin lotura duten pertsonen multzoa handia dela ohartu gara. Hirurehun kultur-langile, beharbada gehiago: zine zuzendari eta gidoilariak, dantzariak, eskultorak, beiragileak, marrazkilariak, sukaldari sortzaileak, musikariak, editorialistak, etnobotanikoak, filosofalariak, antzerkilariak, diseinatzaileak, idazleak, zaharberritzaileak, margolariak, olerkariak, argazkilariak,… bakoitza bere txokotik borrokan, askotan isilpean. Era berean, beraien lana ez dela Egiako egunerokotasunean agerian geratzen baieztatu dugu. Hau dela eta, artea kalera ateratzea erabaki dugu. Biltzen hasiak gara eta izena ere badaukagu K 1 DONOSTIARA / A SN S 1 K. Ezinbestekoa deritzogu artiston eta, orohar, auzokide guztion laguntza eta elkarlana, Egia, beste auzoetako donostiarrak gure eskeintza kulturalarekin gozatzera erakarriko dituen auzoa bilakatzeko ametsa burutzeko bidean. Honek, gainera, egun egoera petralean dagoen (hutsik dagoen lokal komertzial kopuru handia da honen erakusle) gure auzoaren berpizkundea ekar lezakeelakoan gaude. Plan honen zati garrantzitsua –oso estrategikoa– dendarien partehartzea da, irudimena lagun, Egiatik haratagoko jendartea ere erakarri eta liluratzeko. Horregatik K 1 DONOSTIARA-tik egiatar guztiak animatzen ditugu ekimen itxaropentsu honetan lagundu eta parte hartu dezaten.
Eragile honen informazioa aldatu nahi baduzu egilearekin kontaktuan jarri zaitezke beheko inprimakiaren bitartez.
ADI Inprimakia ez da orrialdearen eragilearekin harremanetan jartzeko, eragilea eta informazioa argitaratu duena ez dira pertsona berdina kasu gehienetan.