Ekitaldiak kargatzen

Zinemaldi Alternatiboa: “Kalabaza tripontzia” Koldo Izagirrerekin solasean

irailak 21, 2026 / 18:00 - 20:00

Doan

KOKAPENA

Teila Fabrika

Antolatzailea

Irailaren 21ean, 18:00etan, Kalabaza tripontzia filma eskainiko dugu Teila Fabrikan. Proiekzioaren ondoren, Koldo Izagirre gidoilariarekin solasean aritzeko aukera izango dugu.

Film horretan entzun zuten askok lehen aldiz «sasi guztien azpitik, hodei guztien gainetik» esamoldea, Kalabaza planetaren satelite izatera kondenatutako narratzailearen ahotan.

Kalabaza tripontzia fenomeno kultural eta soziala izan zen. Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten 1985ean, eta ohorezko aipamena jaso zuen.

Argitalpena: irailak 10, 2026 - 11:36

Teila Fabrika

Proiektuen elkargunea eta babeslekua gara. Balore eraldatzaileetan garatzen diren ekintzaile, elkarte, enpresa txiki zein kooperatiben teilatupea. Elkar babestuz, komunitatean egiten dugu aurrera, gizarte ekimen eta herri mugimenduarekin bat. Elkarlana, ekonomia soziala eta kultura ditugu ardatz. Saretu gaitezen eraldatzeko!