
Martxoaren 12an, asteazkena, 19:00etan, Zineforuma Egiako Kulturetxean: ¿Y AHORA A DÓNDE VAMOS?, Nadine Labaki, Libano, 2011.
Beltzez jantzitako emakume batzuk kanposantura doaz, eguzki kiskalgarripean, senar, guraso edo seme-alaben argazkiak gorputzaren kontra estutuz. Denek partekatzen dute oinaze bera, gerra zorigaiztoko eta alferrikako baten ondorioz. Hilerriko sarrerara iristean, segizioa bi taldetan banatuko da: bata, musulmanena eta bestea, kristauena. Gerrak suntsitutako herrialde batean, emakume horiek beren familiak era guztietako mehatxuetatik babesteko erabaki irmoa hartu dute. Buruargitasunez, amarru esperpentikoak asmatuz, gizonen arreta desbideratzen saiatuko dira, herra ahantz dezaten.
Jatorrizko hizkuntza, azpitituluak espainieraz.
Argitalpena: martxoak 9, 2025 - 23:37
Egia Bizirik
Egiako Auzo Elkartea