
Zineforuma: Water (Agua)
azaroak 10, 2021 / 19:15 - 21:00
KOKAPENA
Azaroaren 10ean, asteazkena, 19:15etan Zineforuma Egiako Kulturetxean: AGUA (WATER), Deepa Mehta, India, 2005.
Istorioa 1938an girotuta dago, India kolonialean, Mahatma Gandhi buru zuen emantzipazio-mugimendu betean. Ehorzketa bat izan daitekeen ezkontza bat ospatzen da: 8 urteko Chuyiara neskatoa ezkontzen da hilzorian dagoen batekin, gau horretan bertan hiltzen dena. Hildakoaren gorpua erre eta Chuyia prestatzen dute berarentzat aukeratu duten helbururako: buruko ilea moztu eta alargunentzako ashram batean sartzen da. Bertan igaro beharko du bizitza osoa, hildakoaren oroimenari eskainitako aldare bizidun bihurtuta.
Espainieraz bikoiztuta
Argitalpena: azaroak 8, 2021 - 13:24
Egia Bizirik
Egiako Auzo Elkartea