Urriaren 9an, asteazkena, 19:00etan, Zineforuma Egiako Kulturetxean: SOLO UN BESO, Ken Loach, Erresuma Batua, 2004.
Casim jatorri pakistandarreko gazte eskoziarra, bere lagunik onenarekin klub bat irekitzea amesten duen DJ bat da. Bere gurasoek, hirurogeiko hamarkadan Erresuma Batura emigratu zutenak, Glasgown janari eta prentsa denda bat dute. Casimek bere arreba gaztearen musika irakaslea Roisin ezagutzen duenean, erakargarri sentitzen dira, baina beren arteko harremana isilpean mantentzen dute, desberdintasun erlijiosoak eta kulturalak oztopo gaindiezina baitira Casimen familiarentzat.
Bikoiztuta espainolez.
ADI ORDUTEGIA!!! ohikoa baino ordu laurden lehenago: 19:00etan
Egia Bizirik
Egiako Auzo Elkartea