Ekitaldiak kargatzen

Zineforuma: Mali Twist

abenduak 10, 2025 / 19:00 - 21:30

KOKAPENA

Abenduaren 10ean, asteazkena, 19:00etan, Zineforuma Egiako Kulturetxean: MALI TWIST, Robert Guédiguian, Frantzia, 2021.

60ko hamarkadako Mali postkolonialean girotua dago Robert Guédiguian zuzendariaren filma, Bamakoko gazteek Mendebaldetik etorri berri den rock-and-rolla dantzatu eta berrikuntza politikoa amesten dutenean. Mali Twist filmaren ardatza Samba eta Lara pertsonaiak dira. Oihanean egin beharreko zeregin batean, Samba gazte sozialista Lara kementsuaz maitemintzen da. Azken honek, bere ezkontza behartutik ihes egiteko, isilpean ihes egiten du mutilarekin hirira. Baina Lararen senarrak ez dio utziko eta Iraultzak laster desilusio mingarriak ekarriko dizkie elkarrekin etorkizuna amesten duten bitartean.

Hizkuntza: jatorrizko bertsioa frantsesez, euskarazko azpitituluekin.

Argitalpen data; abenduak 2, 2025

Egia Bizirik

Egiako Auzo Elkartea