
Abenduaren 11n, asteazkena, 19:00etan, Zineforuma Egiako Kulturetxean: INDARKERIAREN OI(H)HARTZUNAK, Amaia Merino eta Ander Iriarte, Euskal Herria, 2024.
Tamara Muruetagoienak egiaren eta justiziaren bilaketa nekaezina egiten du, ETAk bere familia bahitu eta Estatuak aita torturapean hil eta 40 urtera. Tamarak, aurrez aurre, familiaren tragedia kontatzen du: iraultza zerga, ETAko talde batek 17 egunez bahitu izana, ondoren familia desegituratzea, estatuko makineriaren jazarpena, presio politikoa, epaiketa, aita eta amaren atxiloketa, torturak, hilketa… Baina baita bere bidea ere, egia jakitekoa, aitortzekoa, eta elkarrizketa erabiltzekoa gatazkak konpontzeko tresna nagusi gisa.
Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian Publikoaren Sari Nagusia eta Nazioarteko Amnistiaren aipamen berezia lortu zituen.
Jatorrizko hizkuntza, espainola (azpitituluak euskaraz)

Egia Bizirik
Egiako Auzo Elkartea