
Maiatzaren 14an, asteazkena, 19:00etan, Zineforuma Egiako Kulturetxean: HOY EMPIEZA TODO (Ça commence aujourd’hui), Bertrand Tavernier, Frantzia, 1999.
Frantziako iparraldeko meatze-herri batean, Daniel Lefebvre bazterreko auzo bateko haur-eskolako zuzendaria da. Auzoko biztanleriaren %30a langabe dago meatzaritzaren krisiaren ondorioz. Egun batean, ikasle baten ama mozkortuta iristen da eskolara, kolapso bat du eta bertan uzten ditu bere haurtxo txikia eta bost urteko alaba. Zuzendariak, orduan, bizilagunen laguntza eskatzen du, baina lortuko duen gauza bakarra bere irakaslana zalantzan jartzea izango da.
Jatorrizko hizkuntza (frantsesa), azpitituluak espainieraz.
Argitalpena: maiatzak 9, 2025 - 20:30
Egia Bizirik
Egiako Auzo Elkartea