
Otsailaren 12an, asteazkena, 19:00etan, Zineforuma Egiako Kulturetxean: HISTORIAS MÍNIMAS, Carlos Sorín, Argentina, 2002.
Buenos Airesetik milaka kilometro hegoaldera, hiru pertsona Patagoniako ibilbide bakartietan bidaiatzen ari dira. 80 urteko Don Justok, semeak gidatzen duen errepideko taberna baten jabeak, etxetik ihes egin du aspaldi desagertutako txakurra bilatzeko. Robertok, 40 urteko saltzaile bidaiariak, tarta bat darama bezero baten emakume alargun gaztearen semearen urtebetetzerako. Maria Flores 25 urteko gaztea autobusez doa alabarekin ibilbide bera jarraituz. Oso emakume xumea da eta telebistako saio bateko zozketa irabazi duela jakin berri du. Bakoitza bere kasa dabil, baina Patagoniako basamortuko bideetan gertatzen den bezala, haien bizitzak eta ilusioak eskualdeko paradore urrietan gurutzatzen dira.
Jatorrizko hizkuntza (espainiera)
Argitalpena: otsailak 8, 2025 - 16:12
Egia Bizirik
Egiako Auzo Elkartea