
Ekainaren 14an, 19:15etan, Zineforuma Egiako Kulturetxean: GRBAVICA (El secreto de Esma), Jasmila Žbanić, Bosnia eta Herzegovina, 2006.
Gaur egungo Sarajevon, Esmaren nahia da bere hamabi urteko alaba Sarak, ikastetxeak antolatutako bidaia batean parte hartzeko aukera izatea. Aita gerran martiri bezala hil zela frogatzen duen ziurtagiria nahikoa litzateke prezioaren erdia soilik ordaindu behar izateko, baina Esma beti luzamendutan dabil Sarak ziurtagiria eskatzen dionean. Dirudienez, nahiago du bazter guztiak astindu dirua aurkitzeko eta bidaiaren prezioa ordaintzeko. Ziur dago bere burua eta alaba babesten dituela egia esaten ez badio.
Bikoiztuta espainolez, azpitituluak espainolez.
Argitalpena: ekainak 8, 2023 - 12:18
Egia Bizirik
Egiako Auzo Elkartea