
Martxoaren 15ean, 19:15etan, Zineforuma Egiako Kulturetxean: EL HOMBRE DE AL LADO, Mariano Cohn eta Gastón Duprat, Argentina, 2009.
Filmak bizilagunen arteko gatazka bat kontatzen du, amaierarik gabekoa, antza. Horma soil batek bi mundu bana ditzake, janzteko, jateko eta bizitzeko bi modu. Batetik, Leonardo, Le Corbusierrek egindako etxe batean bizi den diseinatzaile fin eta ospetsua. Beste aldetik Víctor, auto erabilien saltzailea, arrunta, landatarra eta menderatzailea. Víctorrek leiho bat egitea erabakitzen du argi gehiago izateko, eta hor hasten da arazoa: bakoitza bestearen existentziaz jabetzen da.
Jatorrizko bertsioa espainieraz, azpitituluak espainieraz.
Argitalpena: martxoak 14, 2023 - 12:55