Ekitaldiak kargatzen

Zineforuma: Crash

ekainak 10, 2026 / 19:00 - 21:30

KOKAPENA

Kultur Etxea

Ekainaren 10ean, asteazkena, 19:00etan, Zineforuma Egiako Kulturetxean: CRASH, Paul Haggis, AEB, 2004.

Espaloi batean, modu basatian eraildako gizon baten gorpua aurkitu ondoren, hainbat pertsonaren bizitzak gurutzatu egingo dira Los Angelesen. Polizia beterano eta arrazista bat, bere kide hasiberri eta idealista, fiskalaren emaztea, dendari irandar bat, senar-emazte beltz aberatsa… Pertsonaia horien artean arraza, erlijio eta gizarte tentsioak sortuko dira, Los Angeleseko biztanleen bizitza kaotikoa irudikatzen dutenak.

Hizkuntza: jatorrizko bertsioa ingelesez, azpitituluak espainolez.

Argitalpena: ekainak 8, 2026 - 11:39

Egia Bizirik

Egiako Auzo Elkartea