
Azaroaren 12an, asteazkena, 19:00etan, Zineforuma Egiako Kulturetxean: CHAVELA, Catherine Gund eta Daresha Kyi, AEB, 2017.
Chavela Vargas abeslariak izen bat irabazi zuen bere kabuz, lehenik Mexikon eta gero mundu osoan, batez ere rantxera tradizionalen interpretazioagatik. Abesti horiek normalean gizonezkoek konposatzen zituzten, eta gai nagusitzat emakumezkoek itzultzen ez zuten maitasuna, munduarekiko nekea eta bakardadea izaten zuten. Chavelak bere erritmoarekin eta ahots latz eta hauskorrarekin interpretatzen zituen. Film honen material argitaragabeak eta Chavelarekin berarekin eta bere garaikide, lankide eta bikoteekin egindako elkarrizketek bizitzan zehar argi eta garbi lesbiana izan zen artista karismatiko eta aparteko baten erretratu maitekorra eman dute.
Hizkuntza: espainiera.
Argitalpena: azaroak 8, 2025 - 16:01
Egia Bizirik
Egiako Auzo Elkartea