Loading Events

Zineforuma: Belfast

urtarrilak 15, 2025 / 19:00 - 21:30

KOKAPENA

Kultur Etxea

Urtarrilaren 15ean, asteazkena, 19:00etan, Zineforuma Egiako Kulturetxean: BELFAST, Kenneth Branagh, Erresuma Batua, 2021.

Drama hau 60ko hamarkadaren amaierako Ipar Irlanda zalapartatsuan girotzen da. Buddy txikiaren segimendua egiten da hazi ahala. Langile borroka, kultura aldaketak, erlijioen arteko gorrotoa eta indarkeria sektarioa nagusitzen dira. Buddyk arazoetatik urrun den etorkizun batekin egiten du amets. Bitartean, ordea, zinemazaletasuna, ikasgelako bere gustuko neskatoa eta bere guraso zein aitona-amona karismatikoak ditu kontsolamendu.

Jatorrizko hizkuntza, ingelesa (azpitituluak espainieraz)

Egia Bizirik

Egiako Auzo Elkartea

Utzi erantzuna