
Abenduaren 14an, 19:15etan, Zineforuma Egiako Kulturetxean: 80 EGUNEAN, Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño, Euskal Herria, 2010.
Axun 70 urteko emakumea da, eta ospitalera joaten da alabaren senar ohia zaintzera. Bere harridura handia izango da ondoko gaixoa zaintzen duen emakumea Maite dela ohartzean, nerabezaroko bere lagun handia. Laster jabetuko dira euren arteko kimikak bere horretan jarraitzen duela. Biek ondo pasatzen dute eta berriz elkartzeaz gozatzen dute, Axunek Maite lesbiana dela jakiten duen arte. Axunek aurrez aurre dituen sentimenduei aurre egin beharko die: nori entzun? Bihotzari edo arrazoiari?
Ez galdu, EGIAN ZINEMA EUSKARAZ!
Argitalpena: abenduak 11, 2022 - 12:40
Egia Bizirik
Egiako Auzo Elkartea