
Udako eskubaloi ikastaroa
ekainak 23, 2025 / 17:00 - ekainak 27, 2025 / 18:00
PREZIOA: 10 €
KOKAPENA
2013, 2014, 2015 eta 2016 urteko ikasleei zuzenduta
Kaixo ekipo!
Udara iritsi da eta opor hauek aprobetxatuz, Egia Eskubaloi Kirol Klubak eskubaloi jarduerak antolatu ditu gaztetxoentzat.
Ikastaroa 5 egunez egingo da, zehazki, ekainaren 23, 24, 25, 26 eta 27, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara. Egiako Kiroldegian izango da.
Jardunaldiak 10€ balio ditu (ordainketa egiteko azpian dagoen galdetegian agertuko da informazioa). Kirol Txartela beharrezkoa izango da Egiako Kiroldegiaren pista erabiltzeko. Kirol Txartela ez duenak, eguneko bonoa ordaindu beharko du kiroldegian bertan. Kirola egiteko arropa eta zapatilak besterik ez da behar. Amaitzeko, jakin dezazuen jarduera hauek Donostiako beste ikastetxeetako ikasleekin batera izango direla.
Hori dela eta, eskubaloia gustoko baduzu edo probatzea gustatuko balitzaizuke, bete ezazu ondorengo formularioa eskatzen diren datuekin.
Argitalpen data; ekainak 16, 2025
Ezezaguna
Webgunean saiorik hasi gabe, anonimoki egindako argitalpenak.