Ekitaldiak kargatzen

Txurrutala Liburuaren aurkezpena

azaroak 24, 2021 / 19:00 - 19:30

PREZIOA: Doan €

KOKAPENA

Teila Fabrika

Antolatzailea

  • Gordegia
  • Helbide Elektronikoa gordegia@gordegia.eus

Egiari buruzko liburu berri bat aurkezteko ohorea daukagu, Juanpe Urrosolok idatzia eta Gordegiak argitaratua. Liburua auzoan izan diren lekuen gida moduko bat da, 180 leku gutxi gorabehera. Bakoitza non zegoen azaltzen da, eta, ahal izan denetan, historia txikiren bat eta argazkia, 170 bat argazki.

Horrez gain, honako atal hauek ditu: auzoaren kokapen historiko labur bat, mugen gorabeherak, bide zahar eta berrien azalpena eta kale-izendegiari buruzko hainbat hausnarketa.

Aurkezpenean Juanpe Urrosolok liburuaren nondik norakoak azalduko dizkigu eta ondoren meriendatxo bat izango dugu. Euskaraz aurkeztuko da eta itzulpen sistema egongo da gazteleraz entzun nahi duenarentzat. Liburua bertan eskuratzeko aukera egongo da.

Bitartean ikusi gure artxiboa webgunean!

Argitalpena: azaroak 16, 2021 - 13:59

Gordegia

Egiako Artxibategi Grafikoa
2019tik Auzoko memoria kolektiboa irudien bidez lantzen gabiltza. Artxibo osoa webgunean ikusgai daukazue.
www.gordegia.eus

Utzi erantzuna