Ekitaldiak kargatzen

Trebeska dantza taldeko ate irekiak

irailak 24, 2025 / 19:30 - 21:00

KOKAPENA

Euskal Herriko eskualdeetako dantza desberdinak ikasteko gogoekin zabiltza? Aspaldian dantzak alde batera utzita zaude eta gorputza martxan jartzeko gogoz?

Bada Trebeska Dantza Taldeak kide berriak gonbidatu nahi ditugu gurera!

Talde dibertigarri eta dinamiko baten parte hartzeko aukera duzu hau! Dantza berriak elkar irakatsi, zaharrak gogoratzen gozatu eta oroitzapen politak elkarrekin sortzeko aukera paregabeari ezin zaio ezetz esan!

Irailak 24, gorde data! Ate irekiak, lokalean dantza saio txiki bat egingo dugu, taldea ezagutzeko eta dantza pare bat ikasteko, eta batez ere elkar ezagutzeko aitzakiarekin!

Ez galdu aukera eta gerturatu!

Argitalpena: irailak 11, 2025 - 12:31

Trebeska Dantza Taldea