Ekitaldiak kargatzen

Tokiko eta sasoiko produktu agroekologikoekin sukaldaritza tailerra

uztailak 8, 2026 / 17:00 - 19:00

Doan

KOKAPENA

Teila Fabrika

Antolatzailea

Aukera ezinhobea duzu datorren uztailaren 8an: tokiko elikagai agroekologikoekin sudaldatzean murgilduko gara Donostiako Teila Fabrikan!

Sukaldaritza agroekologikoko tailer praktiko honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu, Maitane Cabezaren eskutik. Errezeta desberdinak elkarrekin prestatuz, elikadura ulertzeko beste modu bat ezagutuko dugu: lurraren, ekoizleen eta kontsumitzaileen zaintza erdigunean jartzen duena, eta gure ingurunea errespetatzen duena.

Tailerrean hainbat plater prestatuko ditugu, tokiko, sasoiko eta ekologikoki ekoitzitako produktuekin.

  • Uztailaren 8an, asteazkena
  • 17:00etatik 19:00etara
  • Teila Fabrika (Iruresoro Pasabidea 2/4 Egia-Donostia)

Parte-hartzaile bakoitzak honako material hau ekarri beharko du:

  • Mozteko taula
  • Barazkiak mozteko labana
  • Mantala

Gainerako osagaiak, materialak eta sukaldeko tresnak antolakuntzak jarriko ditu.Plaza mugatuak (14 pertsona).

Izena eman hemen!

Plazak izena emateko hurrenkeraren arabera esleituko dira. Plaza guztiak bete ondoren, gainerako pertsonak itxaron-zerrendan sartuko dira automatikoki. Norbaitek baja emanez gero, itxaron-zerrendako pertsonekin harremanetan jarriko gara, izena emateko hurrenkerari jarraituz.

Izena emateak tailerrera joateko konpromisoa dakar. Azkenean ezin baduzu parte hartu, mesedez, ahalik eta lasterren jakinarazi donostia@setem.org emailean, plaza beste pertsona bati eskaini ahal izateko.

On egin!

Argitalpena: ekainak 16, 2026 - 17:13

SETEM Hego Haizea

Aldaketa posibleak sustatzen ditugu ikuspegi feminista batetik, ekoizpen eta kontsumo-eredu jasanagarriagoak, bidezkoagoak eta arduratsuagoak lortzeko. GGKE bat gara, eta Teila Fabrikatik lan egiten dugu.