Ekitaldiak kargatzen

Subizi gaua

ekainak 23, 2026 / 17:00 - 23:30

KOKAPENA

Plaza Haundi

Antolatzailea

Egun on!
Hementxe duzue biharko egitaraua eta berarekin batera, laguntza eskaera. Beti bezala Auzolanean antolatu dugu biharkoa, lan gehienak banatuta daude baina honako hauetan laguntza behar dugu. Animatu eta izen eman ezazu subizia@gmail.com helbidera idatziz.
18:00etan: Oholtza montatzeko laguntza
22:15ean: Hesi-lanak egiteko
23:00etan: Oholtza jasotzeko
23:00etan: Sua zaintzeko (arriskuak ekidinez)
23:55etan: Sua itzali eta errautsak jasotzeko

OHAR GARRANTZITSUA: 🔥🔥🔥🔥🔥🔥
SUAREN INGURUAN TENTUZ ETA ARRISKUAK EKIDINEZ jokatzea eskatzen dizuegu, hala nola ingurukoak zaindu edo ohartaraztea hala izan dadin.

GOZA EZAZUE BIHARKO FESTAZ!!
Modu askotan hartu daiteke parte Subizian: dantzatuz, burua eramanez, suziekin dantzarien bidea irekiz, hesi-lanak eginez, irrintzia botaz, adarra joaz… Animatu!

Argitalpena: ekainak 20, 2026 - 10:35

Subizi gaua Egian