Ekitaldiak kargatzen

Porrontxotako danborrada 2023

irailak 16, 2023 / 12:00 - 14:30

KOKAPENA

Auzoan zehar

Antolatzailea

Porrontxo jaiak
Helbide Elektronikoa
porrontxojaiak@gmail.com
Webgunea

Badator 2023 urteko danborrada, berriz ere auzoa Doraemon, Dragoi Bola, Batasuna eta beste hainbeste kantu alaiekin alaitzeko garaia iritsi zaigu, danbor eta barrilak astinduz!!!

 

Apuntatu nahi al duzu?

 

IZEN EMATEA:

Noiz?

Aurreko urtean ateratakoak (Abuztuak 30 eta 31)

Berriak (Irailak 1 eta 2)

Nola?

porrontxojaiak@gmail.com helbidera email bat bidaliz barrila edo danborra izan nahi duzun azalduz

*Preferentzia, ordenaren arabera izango da.

*Zure postua ezin zaio beste pertsona bati pasa, ezin bazera atera postu hori itxaron zerrendan dagoenari emango zaio.

* Apuntatzeko Datak errespetatu mesedez, lehenago edo ondoren sartzen diren emailak ez dira kontuan izango.

 

ENTSEGUAK:

Noiz?

Irailak 4 eta 6 (19:00etan)

Non? Plaza Haundin (Lehenik Arranotik pasa danborren bila)

INSKRIPZIOA:

12 urtetik behera (etxetik danborrak ekarriko dituzte) 0€

12 urtetik gorakoek 10€

* Ordainketa entseguan bertan egingo da, minimo entsegu 1era joan beharra dago.

* Ordainketa entseguetan egiten ez duenak bere plaza galduko du.

 

ANIMATU ZAITEZ AUZOA DANBOR HOTSEZ ALAITZERA!!

Argitalpen data; abuztuak 30, 2023

Utzi erantzuna