
Porrontxo Enduro – Hiri barruko downhill-a
irailak 18, 2026 / 22:00 - 23:00
KOKAPENA
Bueltan da Porrontxo jaietako jaitsiera ikusgarria! 🚵💨
Ametzagaina aldeko maldetatik behera ariko dira partaideak, hiriko kaleetan barrena, abiadura eta emozioa protagonista izango dituen downhill saioan.
Izen-ematea zabalik dago! Eman izena lotura honetan https://forms.gle/
Eta bizikleta gainean aritzea zurea ez bada, zatoz jaitsiera ikustera eta partaideak animatzera!
⚠️ Ohiko moduan, antolakuntzak ezarritako jarraibideak eta segurtasun-neurriak zorrotz betetzea derrigorrezkoa izango da, bai partaideentzat, bai ikusleentzat.
Irailak 18, 22:00etan. Porrontxo Enduro bueltan da!
Argitalpena: irailak 2, 2026 - 11:12