
1975eko irailaren 18an, Brigada Politiko Sozial poliziak, Egiako bizilaguna zen Montxo Martinez Antia hil zuen Madrilen.
Bertsio ofizialak zioen Montxok bere buruaz beste egin zuela polizien aurka behin eta berriz tiro egin ostean. Azken aldian bertsio hura zalantzan jarri eta beste norabide bat iradokitzen duten ikerketa ildo berriak ireki ahal izan dira.
50 urte betetzen diren honetan, Montxo nor zen gogoratzeko eta zer gertatu zen ulertzeko bi ekitaldiren berri eman nahi dizugu. Eta bide batez, bertaratzera gonbidatzen zaitugu.
-
Irailaren 12an, 19:00etan Pl Berrin, Egiari Zor elkarteak antolatuta
-
Urriaren 9an, Gazte Eszenan, Giza Eskubideen Behatokiak antolatuta
Argitalpen data; irailak 2, 2025
Sortu - Egia
Egiako Sortu