
“Montxo; Kasu Irekia” dokumentala eta mahai-ingurua
urriak 9, 2025 / 18:30 - 20:00
KOKAPENA
Badira 50 urte Montxo Martínez Antia, auzoko bizilaguna eta militante gaztea, Madrilen hil zutela. Espainiko polizia frankistak hiltzeraino jazarri eta lekukorik gabe hiltzea nahiko ez zela, gezurrez betetako bertsio ofiziala eraiki zuen: Montxok bere buruaz beste egin zuela esan zitzaigun.
Orain arte, soilik familia, burkideak eta herri memoria saiatu dira bertsio hura ukatzen. Egia osoa ezagutzeko, oztopo judizialak eta errelato partzialak gainditu behar izan dituzte, ETAko militante haren hilketaren atzean zeuden alde ilunei argia jartzen, alegia.
Aurreko hilabeteetan lan handia eta ixila egin da bere hilketaren inguruko bertsio ofizialaren gezurrak desmontatzeko. Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiaren koordinaziopean, senideek, Montxoren borroka kideek, forentseek, peritoek, ikerketa lanean sakondu dute, eta 50 urtez zabaldu diren gezurrak banan bana indargabetu ditugulakoan gaude. Ondorioz, egia osoa jakiteko garaia gertuxeago dugu.
Prozesu hau azaltzeko, dokumentala eta aurkezpen-hitzaldia eskainiko da Urriaren 9an Egiako Gazteszenan. Apuntatu zuen agendan, bertan emango diren argibideek bertsio behin-betikoa moldatuko baitute.
Argitalpena: irailak 17, 2025 - 11:53
arkaitz
Argazki Bat Behelainoan, Gora Egia! eta Gordegiako kidea eta auzoko soinu ekipoaren kudeatzailea